Prebentzioa

Estresa:
Egoera edo jazoera bat bere baliabideentzat mehatxugarri edo gehiegizkotzat jotzen duen pertsonari martxan jartzen zaion prozesua da estresa.
Pertsonari gehiegizko ahalegina eskatzen dioten aldaketekin lotutako gertaerek eragindakoak izan ohi dira, eta, hortaz, bere ongizate pertsonalarentzat arriskutsutzat jotzen ditu. Hala ere, estresak eragindako tentsioa kudeatzeko moduak badaude, hastapeneko aktibazio fisiologikoa eta berau mantentzea moldatuz. Hau da, estresa aurrez ekidin edo kudea daiteke.
Jarduerak:
- Mindfulness ikastaroak (erabateko arreta), estresa aurrez ekiditeko eta kudeatzeko.
Autoestimua:
Geure buruari buruz egiten dugun balorazioak eragina du egunerokotasuneko gertaera nahiz egoerei aurre egiten diegun moduan. Egunerokotasunean suertatzen diren erronka eta ardurei aurre egiten laguntzen digu autoestimu positiboak. Besteekin modu egokian komunikatzeko zailtasunak eta gure emozioak nahiz besteenak kudeatzeko muga propioak eragiten ditu autoestimu negatiboak.
Jarduerak:
- Norberaren Hazkunderako tailerrak:
- Autoestimu positiboa sustatzea.
- Gaitasun Asertiboak garatzea.
- Kudeaketa emozionala (Erabateko Adimen Emozionala)...
Tailer hauetan “maite ditugunei sufritzen daudenean, porrot egin dutenean edo egokiak ez direla sentitzen dutenean modu naturalean helarazten diegun zaintza eta lasaitasun berbera geure buruari ematen” ikasiko dugu. (C. K. Gerner)

Terapia Psikologikoa

Depresioa:
Zenbaitetan guztiok sentitzen dugu tristura edo melankolia, baina, oro har, sentimendu hauek pasa egiten dira. Pertsona batek nahasmendu depresiboa duenean, egunerokotasunean eragiten dio, eta mina eragiten dio nahasmendua jasaten duenari nahiz bere ingurukoei.
Doluak:
Bizitzak eragiten dizkigun galera esanguratsuenak kudeatzea ez da maiz erraza izaten, eta galera jasan duenarentzat oso zaila egiten da hildakoari buruz mina jasan gabe gogoratu edo hitz egitea, egunerokotasuneko jarduerei aurre egitea, harreman berriak sortzea edota bizitzako erronkei aurre egitea.
Gainera, antsietatearekin lotutako nahasmenduak, somatomorfoak, egokitzapenekoak, etab. lantzeko beste hainbat tratamendu.

Familia Orientazioa

Familia Orientazioa, "familia sistema bereko kideak elkartzen dituzten estekak sendotzea helburu duten gaitasun nabarmenak edo ezkutukoak sendotzera bideratzen diren tekniken multzoa da, modu horretan, parte hartzen duten kideen eta testuinguru emozional osoaren garapen osasuntsua eta ekintzailea suspertzeko gai izan daitezen".(Ríos González, J. A. 1994)
Familiako harremanetan suertatzen diren zailtasunak, arazoak edota krisiak kudeatzeko Ebaluazioa, Orientazioa eta Aholkularitza:
- Guraso eta seme-alaben arteko harreman-gatazkatsuak.
- Seme-alabak hezteko zailtasunak.
- Arazoak bikote-komunikazioan.
- Banaketa/dibortzio... kasuetan familia-arduren banaketa egiteko arazoak, ...
“Kideari den bezalakoa izaten laguntzeko irrika saihestezina besterik ez da egiazko maitasuna”. (Jorge Bucay)
“Kideari den bezalakoa izaten laguntzeko irrika saihestezina besterik ez da egiazko maitasuna”. (Jorge Bucay)