Información Legal de Arantxa Gómara

Lege Informazioa

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Datu pertsonalen Babes Orokorrerako araudia betez, datuak emango dituen interesdunari ondokoa jakinarazten zaio:

Arduraduna: Zuk emandako datuak tratatzeko arduraduna Arantxa Gómara Martín da, Psikologoa, elkargokide zk. GZ02180 eta Familia Orientatzailea, helbide profesionala Eskalantegi Kalea, 2. Behea. Bulego zk. 4, Donostia/San Sebastián; kontakturako tlf-zk. 628880287.

Xedea: Zure mezuak erantzuteko erabiliko dira datuok. Esku-hartze psikologikoaren eta, eskatuz gero, beronen itxieraren kudeaketa profesionala, administratiboa, kontabilitate eta zergen kudeaketa egiteko ere erabiliko dira zure datuak. Gainera, eskatutako esku-hartzeari buruzko komunikazioak eta informazioa helarazteko ere erabili ahal izango dira.

Legitimatzea:Informazioa eskatzearekin edota eskatutako esku-hartze psikologikoa burutzearekin gauzatuko da, baita esku-hartze horretatik eratorritako kontratutik ere.

Kontserbatzeko irizpideak:: Gutxienez 5 urtez azken esku-hartzea egin denetik, dokumentazio klinikoaren esparruan historia klinikoa eta paziente nahiz osasun-langileen eskubide eta betebeharrak xedatzen dituen martxoaren 13ko 38/2012 Dekretuarekin bat etorriz.

Datuen hartzaileak: : Gauzatu den kontaktuari eta eskatutako zerbitzuari buruzko daturik ez da emango hirugarrengoei, legez behartuta dagoenean salbu.

Zure eskubideak:

Zure datuen tratamenduari buruz dituzun eskubideen berri doakizu jarraian:

  1. Zertarako tratatzen ari diren eta zertarako tratatu izan diren jakiteko, zure datuak eskuratzeko eskubidea duzu.
  2. Zuzena ez den edozein datu pertsonal zuzentzeko eskubidea duzu.
  3. Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea duzu, hori egitea posible denean.
  4. Datuen tratamenduari buruzko zuzentasuna, legezkotasuna edo beharra zalantzazkoa den kasuetan zure datuen tratamendua mugatzeko eskubidea duzu, eta kasu horretan, datuak kontserbatu ahal izango ditut erreklamazioak egin edo erreklamazio kasuan defenditzeko beharra izango banu.
  5. Zure datu pertsonalak lekuz aldatzeko eskubidea duzu.
  6. Zure datu pertsonalak tratatzeari aurka egiteko eskubidea duzu, legez kontserbatzeko beharra dagoenean salbu.
  7. Zure baimenean atzera egiteko eskubidea duzu, hala egin nahi duzunean.
Erreklamazioak:

Zure eskubideak behar bezala gauzatu ez direla iritzi baduzu, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzula jakinarazten dizugu.